Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

PASIONARIA ESKOLAN ERAKUSTEN DUEN ARGAZKIA

Gallartan jaio zen (1895), meatzari familia batean, baina beste haur batzuek ez bezala, zortea izan zuen eta hamabost urte bete arte eskolara joan ahal izan zen. Argazki honetan ikaskideekin batera ikus daiteke, eta Antonia Izar maistrarekin (Gernikako bonbardaketan hil zen), Gallartako Udal Eskolan. Inoiz ez zuen lortu irakasle izaterik, hala nahi izan arren, baina horren ordez, justiziaren alde eta langileen gizarte- eta lan-baldintzak hobetzearen alde borrokan eman zuen bizi osoa. Gorte Konstituziogileetan diputatu izan zen Errepublikan, Asturiaseko Alderdi Komunistarekin, eta horrenbestez, Sobietar Batasunera erbesteratu behar izan zuen diktadura garaian. Dolores Ibarruri Alderdi Komunistako kide izan zen hil arte (1989).

FITXA TEKNIKOA

DATA
1910.

JATORRIA
Ángel Urangaren dohaintza partikularra.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81