Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

BAGONETA

Bagoneta honek minerala zaldi, idi eta mandoekin nola garraiatu ohi zen erakusten du. Harrobi eta galerietan minerala bildu, eta trenbideetaraino garraiatzen zuten. XX. mendearen hasieratik aurrera, pixkanaka trakzio mekanikoak animalia bidezko garraioa ordezkatu zuen.

FITXA TEKNIKOA

DATA
1890.

JATORRIA
Setares meatzea (Kantabria).

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Aurretik deskargatzen da, eta ate baskulagarria du. Kutxa haritz egurrezkoa da, eta angeluzuzena; metalezko langen bidez elkartuta dauden beste bi langekin osatutako egitura baten gainean pausatzen da. Egitura horri lotuta daude gurpilak, krokadurak eta topeak. Bi gurpilak ardatzean sartuta daude, eta ardatzak bira ematen du kojinete batzuei esker. Bi alboetan heldulekua eta krokadurak ditu.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81