Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

MORRO MEATZEA

Argazki honetan XX. mende hasierako Bilboko Morro meatzea ikus daiteke. Argazkian hainbat garraiobide agertzen dira elkarrekin: zaldi edo idiek tiratutako gurdi eta bagoiak; kablez edo kateen bidez arrastatzen ziren bagoien trenbideak, aldapa handiak igotzen zituztenak; lurrunezko makina bat eta aireko tranbia edo ontzien lerroa, hots, asto batzuen gainean pausatutako kable batzuk, eta horietatik zintzilik ontziak.

FITXA TEKNIKOA

Irudi hau Morro meatzeetako (Begoña, Bilbo) instalazioak erakusten dituen hamar argazkiko sorta batekoa da.

DATA
1920 ingurukoa.

JATORRIA
Bizkaiko Foru Aldundiko agiritegi historikoa.
Askotariko argazkien agiritegia.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Egilea: FOTO LUX.
Tokia: Begoña, Bilbo.
Teknikoa: Positiboa, zuria eta beltza.
Euskarria: papera.
Tamaina: 310x460mm.
Erreferentzia: 1730-08.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81