Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

LANPARAK

Azetilenozko lanpara horiei (eskuinean) karburera edo karburo ere deitzen zitzaien, eta meatzariek argia edukitzeko eramaten zituzten galeria barruetara. XX. mende hasieran agertu ziren, eta ezkerraldean ikus daitezkeen bezalako kandela eta olio-lanparak ordezkatu zituzten; hots, kriseiluak. Lanpara horiek erabiltzeak bi abantaila zituen: potentzia luminiko handia zuten, eta karburoak kostu baxua zuen.

FITXA TEKNIKOA

DATA
XX. mendeko lehen erdia.

JATORRIA
Franco Belga eta Orconera.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Azetilenozko lanpara. FISMA PATENT (Erandioko -Bizkaia- Industrias Fisma etxea izan zen horrelako lanparak egiten zituen Espainiako enpresa bakarra, eta 90eko hamarkada amaieran desagertu zen). Lanpara horrek bi zati ditu, uztai batekin elkartuta: beheko zatia karburoaren gordailua da, eta, goikoa, urarena. Bien artean dagoen torlojuarekin uzten zaio urari beheko ganberara igarotzen, eta tapoi bat ere badu, uraren gordailua ixteko; azkenik, metxeroa ere badu. Heldulekuak errematxeekin lotutako zubi mugikorraren modura funtzionatzen du, eta nahikoa lasaiera du biratu ahal izateko; gainera, presioz sartutako torloju batez lotuta dagoen ur-ganbera inguratzen du.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81