Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

EMAKUMEAK MINERALA HAUTATZEN (GARBITOKIA)

Lucas Alcalde artistak eszena bat sortu du, eta bertan emakume bat ikus daiteke mineral garbituz betetako saski bat eramaten, minerala zilindro birakari edo trommel handi horretatik hartu ondoren. Makina horren barruan sartzen zen minerala; makinak bira egiten zuen, ur-korronte bat isurtzen zen haren gainean, eta hala, mineralari erantsitako lohia eta lurra kentzea lortzen zen. Emakumeek, palekin edo eskuekin, minerala apartatzen zuten. Horrez gain, emakumeek lehergailu-kartutxoak biribilkatzen zituzten, eta barrakoi, aterpe eta ostatuak atontzen zituzten, etxean familiarentzat egin beharreko lanak alde batera utzi gabe.

FITXA TEKNIKOA

Egilea: Lucas Alcalde
Izenburua: “Emakumeak minerala hautatzen (garbitokia)”.

DATA
2001.

JATORRIA
68 emakume meatzariren omenez eginiko erakusketa baterako sortua.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Pastel margoa. Dimentsioak: 145 x 119 cm.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81