Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

JARDINERA

Zama-jasogailu gisa balio zuen bagoi honi “jardinera” ere deitzen zaio, eta hasiera batean meatzeetako hondakinak ateratzeko egin zen. Baina 1964an, ongi funtzionatzen zuela ikusita, meatzariak garraiatzeko erabiltzen hasi ziren. Urte batzuk geroago, 1984an, metakrilatozko teilatua jarri zitzaion, langileak korronteetatik eta gerta litezkeen luizietatik babesteko. Lan-baldintzak asko hobetu zituen horrek, zalantzarik gabe!

FITXA TEKNIKOA

DATA
1960.

JATORRIA
Bodovalle Meatzea (Gallarta).

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Nagusiki altzairu eta zurez eginiko bagoi edo “jardinera”. Gurpilak ditu, eta hogei lagun eraman ditzake, lau bankutan. Balazta automatikoa eta eskuzkoa ditu, oinezkoentzako irteera alboetan, txapazko egitura eta metakrilatozko teilatua, dibidietaren kablearen bidez martxan jartzen dena, funikularretan bezalaxe. 2010ean zaharberritu zuten, jatorrizko egitura errespetatuta (metakrilatozko teilaturik gabe).

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81