Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

SUTEGIA

Industria metalurgiko handiak iritsi aurretik, minerala erauzteko erabiltzen ziren lanabesak (mailuak, pikotxak, laztabinak eta abar) eskuz egiten ziren sutegietan, eta Museoan bertan dugu ikusgai sutegi horietako bat. Herri eta meatze guztietan zegoen sutegi bat. Denborarekin, elkartzeko toki ere bihurtu ziren, eta boluntario ugari joan ohi zen sutegietara hauspoari eragitera, ardo baten truke. Sutegi horietan, gainera, bestelako objektuak ere egiten ziren: aitzurrak, armak, garraiorako piezak eta armadurak.

FITXA TEKNIKOA

DATA
Industria aurrekoa.

JATORRIA
Egitura berreginda dago. Piezak eta lanabesak jatorrizkoak dira, Obregón familiak emanak.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Burdina gori-gori jartzen da sutan, eta sua bizitzeko hauspoaren haizea baliatzen da. Ondoren, ingudearen gainean kolpatzen da, forma emateko, sutegiko mailu handiekin. Sutegian hainbat eratako ikatza erabiltzen zen erregai modura: egur-ikatza eta, gaur egun, harrikatza.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81