Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

KASKOA

Kaskoak, itxuraz inolako garrantzirik ez badu ere, urteekin lan-baldintzak nola aldatu ziren jakitera ematen digu: hasieran txapelarekin lan egiten zuten, gero aluminiozko esfera erdi formako kasko sinpleekin (burua doi-doi estaltzen zuten), eta azkenik, ergonomikoki egokitzen ziren kaskoekin. Hemen agertzen direnak 1955 eta 1965 bitartean hasi ziren erabiltzen Orconeran eta Franco Belgan. Pixkanaka hedatu ziren, ez ziren batere ergonomikoak eta hainbat koloretan margotuta egon ohi ziren, meatzariek egiten zuten lan motaren arabera.

FITXA TEKNIKOA

Aluminiozko kaskoak eta buruko doitze elastikoa.

DATA
XX. mendeko bigarren erdia.

JATORRIA
Franco Belga eta Orconera.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81