Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

ANTZINAKO GALLARTAREN MAKETA

Gallarta auzoa burdina-mineralezko geruza aberats baten gainean zegoen. 1956. urte inguruan hasi zen nahitaezko desjabetzea; hango biztanleak beren etxeetatik joanarazi eta etxebizitzak eraitsi zituzten, besteak beste, Dolores Ibarruri bizi izan zen etxea, Peñucas kalekoa. Hala, minerala modu intentsiboan erauzten hasi ziren, bi modalitatetan: lur azpiko galerien bidez eta aire zabalean ere bai, maketa honetan ikus daitekeen modura. Maketa hau duela gutxi zaharberritu da, eta Franco Belga konpainiak ustiapenerako proiektua aurkezteko erabili zuen jatorrizko maketa da. Urte batzuk beranduago, museoko boluntario batek osatu zuen; Gallarta historikoa irudikatu zuen maketako meatzearen gainean, eta estalki mugikor gisa jarri zuen.

FITXA TEKNIKOA

DATA
1960.

JATORRIA
Franco Belga konpainia.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Jatorrizko maketa honetan eta gerora egindako manipulazioan, egungo meatzearen ikuspegia eta antzinako Gallarta agertzen dira. Gallarta historikoa erakusten duen estalkia alderatu egiten da eta hala, galeriez osatutako lur azpiko labirinto bat ikus daiteke.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81