Ikerketa eta Arkeologia
Ikerketa eta Arkeologia
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko Arkeologia Taldea
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko arkeologia-taldeak hainbat diziplinatako kideak ditu (geologo bat, Amaia Méndez, ingurumen-teknikari bat, Aitor Uriarte, bi landa-laguntzaile, Nemesio Freije eta Miguel Alonso, eta arkeologo zuzendari bat, Javier Franco) eta 2002an sortu zen. Gaur egun, Bizkaiko meatzaritzaren jatorriak ikertzea du espezialitate nagusia, eta horretarako, haizeolak ikertzen ditu. Aztarnategi horietan, burdina ekoizteko antzinako tailerrak daude; bertan, aire zabaleko meatzeak ustiatu ondoren, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko olagizonek minerala eraldatzen zuten labe txikietan, eta garai hartako ekonomiarako oso garrantzitsua zen burdin metalikoa ekoizten zuten.
