Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

SOLDATEN LIBURUA

Halako kontabilitate-liburuei esker, lan-baldintzei buruz zertxobait gehiago dakigu. Euria egiten zuenean ez zen lanik egiten, eta beraz, ez zen kobratzen; ospitaleen mantentzeagatik deskontu bat egiten zen; eta, gainera, meatzariek konpainietako kantinetan baino ezin zituzten gauzak erosi. Meatzarien batez besteko soldata 2,75 eta 3 pezeta bitartekoa zen 1880an. Espainiako beste meatze batzuetan baino zertxobait baxuagoa zen (baina industria edo nekazaritzako beste soldata batzuk baino altuagoa); izan ere, gehienak aire zabaleko meatzeak zirenez, hargin-lanaren antzekoa zen.

FITXA TEKNIKOA

DATA
1921-1938.

DESKRIPZIO TEKNIKOA
Larruz azaleztatutako liburukia, San Severino eta Vigilante, Inocencia eta Capela meatzeetako nominak jasotzen dituena.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81