Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Argibide Orokorrak > Bisita birtuala

Bisita birtuala

TXOKLOA

Txokloa oinetako gogor bat da, egurrezko zola du, larruz estalita dago eta burdina eta tatxetak ditu, are gogorragoa izateko. Oinetako hauskaitza, meatzeetako lan gogorrerako aproposa. Etorkin galiziarrek ekarri zutela uste da, eta berrogeita hamarreko hamarkadara arte erabili zen; orduan, metalezko zatiak txertatuta zituzten larru eta gomazko botek ordezkatu zuten.

FITXA TEKNIKOA

DATA
XX. mendeko lehen erdia.

JATORRIA
Meatzaldea (Ezkerraldea).

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81