Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Meatzeetako paisaia > Sopuerta

Meatzeetako paisaia

Sopuerta
Sopuertan meatzaritza-lan handia egin zen, eta horrek asko aldarazi zituen hango bizimodua eta paisaia; gainera, auzo berriak agertu ziren, besteak beste Galizia edo el Alisal auzoak. Iraganeko meatzaritza hartatik nahikoa aztarna gelditzen dira; horrenbeste ezen, meatzaritzaren gunetzat har baitezakegu. Margarita meatzera hurbiltzen bagara, kaltzinazio-labeak eta mineral-garbitokia aurkituko ditugu, eta horrez gain, Alen mendiko Maria meatzeko tobera.
Upel zilindrikodun labeak Katalina meatzean, el Alisal auzoan (Sopuerta)
Meatzaritzaren azken garaiko tobera. El Alisal. Sopuerta
Minerala kargatzeko kaia, meatzaritzarako trenbide baten ondoan. Alen mendia. Sopuerta.
Baliabideak: Aleneko parke tematikoa
Alen mendiaren magalean, Olabarrieta Beheko eta Goiko auzoetatik gertu, Sel eta Alenen, mila inguru biztanle zeuden mende hasieran. Oso gauza gutxi gelditzen da hango jatorrizko egitura eta eraikinetatik -okindegia, haragi-denda, kooperatiba, kantinak, farmazia-botikina, frontoia, eskolak, indar publikoaren kuartela, eta San Luis Ermitako erlijio-zerbitzuak-. Haien lekuan natura-parke tematikoa dago, eta hogeita hamar hektareako aisialdi-eremu polit bat; han oinez ibil daiteke, behar bezala egokitutako bidexkak baitaude, mendiko bizikletan ibili, edo rokodromoan aritu.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 17/12/2019
Departamento: Asociación