Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Meatzeetako paisaia > Muskiz

Meatzeetako paisaia

Muskiz
Minerala "Amalia Vizcaína" aire zabaleko ustiategitik ateratzen zen, eta gero, kaltzinazio-labeetan tratatu (gaur egun sasiz estalita daude). Azkenik, trenbidean zehar garraiatzen zen bagonetetan, Punta del Castilloko karga-lekuraino. Handik Durhamera bidaltzen zuten itsasoz (Ingalaterrara).
Petronila meatzeko garbitokia, Santelicesen (Muskiz)
Abanto- Muskiz. José eta Lorenza meatzeetako burdina-karbonatoetarako kaltzinazio-labea.
José eta Lorenza meatzeetako labeak, upel zilindrikodunak.
Kobaronen (Muskiz) dagoen Amalia Vizcaina meatzeko labe bikiak.
Baliabideak: Itsaslurreko bidea
Itsaslurreko bideak Kobaroneko kaltzinazio-labeak Punta del Castilloko karga-lekuarekin lotu ohi zituen. Ibilbide horrek kosta inguratzen du, itsas labarraren ertzeraino iristen diren zelaietan barrena, eta aldi berean, iraganera eramaten gaitu; pausu bakoitzean meatzarien arrastoekin topo egingo dugu, panel interpretatiboetan ongi azaltzen diren arrastoekin.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 17/12/2019
Departamento: Asociación