Ortuella
Ortuella meatzaldeko ardatz bihurtu zen. Meatzeez gain, hantxe zegoen Trianoko tren-geltokia eta, gerora, Franco-Belgaren eta La Orconera konpainiaren trenbidea ere bai. Gaur egun, meatzaritza-lan hartatik, siderita-labea eta kaltzinazio-labeak baino ez dira gelditzen, eta auzoko meatzarien etxebizitza gutxi batzuk.