Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Meatzeetako paisaia > Abanto Zierbena

Meatzeetako paisaia

Abanto Zierbena
Dolores Ibarruri “la Pasionaria” jaio zen herria desagertu egin zen azpian zituen harkaitzak zulatzen hasi ziren egunean.
Haren lekuan, gaur egun, zulo izugarri bat aurkituko dugu, “Korta”, 50 km-ko galeriak eta ustiapenerako lur azpiko ganberak dituen meatze ireki bat. Handik hurbil, Muskizetik gertu, José eta Lorenza meatzeetako kaltzinazio-labeak daude. Beste muturrean, Barga auzoko paisaia bitxia ikus dezakegu, ilargiko paisaiaren antzekoa, Cristina meatzeko kareharri-orratzekin.
Ezequiela putzuko armazoia ere aipatzekoa da, Euskal Herrian gelditzen den bakarra, eta Agruminsaren meatzea aireztatzeko egina.
Concha II. meatzea. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan.
Lorenza meatzeko labe metalikoa. Abanto, Muskizekin mugan.
Solanoko mineral-garbitokiaren arrastoak. Abanto Zierbena
Barga auzoko garbitokia. Abanto Zierbena
Loredo auzoko meatzarien antzinako etxeak. Gallarta. Abanto-Zierbena

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 17/12/2019
Departamento: Asociación