Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Meatzeetako paisaia > Zugaztieta

Meatzeetako paisaia

Zugaztieta
Zugaztieta da herri meatzariak nolakoak izan ziren erakusten duen lekukorik onena: kale paraleloak ditu, Magdalena elizara eramaten dutenak, eta oraindik ere meatzarien etxe batzuk geratzen dira. Herriaren ingurua ere erakargarria da, antzinako meatzeak urez bete izanaren ondorioz laku artifizial ugariz inguratuta baitago.
Zugaztieta. Lur-azpiko ustiategi eta trenbidearen arrastoak Zugaztietatik hurbil.
Zugaztieta ingurua (Trapagaran). Antzina erauzte-lanak egiten ziren ingurua, urez betea.
Antzinako meatzarien etxea, egurrezkoa, gaur egun etxebizitza bihurtua. Zugaztieta. Trapagaran.
La Reinetako funikularra.
Baliabideak: Peñas Negras
Meatzaldearen erdi-erdian dago, eta toki paregabea da paisaiaren edertasuna ikusteko, bai eta Trianoko mendiek giza jardueren ondorioz zer nolako eraldaketa nozitu duten ohartzeko ere. Peñas Negraseko Interpretazio Zentroan zenbait pista emango dizkigute paisaia nola eta zergatik eraldatu zen ulertzeko, eta aldi berean, ingurune hura nola zaindu adieraziko digute.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 17/12/2019
Departamento: Asociación