Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko arkeologia-taldeak urteak daramatza gai ezezagun hau ikertzen: lehen olagizonen lana. Ikerketa horren emaitza gisa sortu da erakusketa ibiltari hau, erraz muntatu eta garraia daitezkeen kartoi lumazko 16 panelez osatuta.
Erakusketa honetan ikus daiteke zer nolako landa-lana eta ikerketak egin diren; azken kanpainetan, lan horiek datu berriak ekarri dituzte; oletan espazioa nola antolatzen zen, zein tipologiatakoak ziren, eta labe horiek eraiki eta erabiltzerakoan zein material erabiltzen ziren.
Mailegu-hartzaileak gehien interesatzen zaizkion panelak hautatu ahal izango ditu, eta erakusketa bere beharretara egokitu ahal izango du.