Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Aktualitatea > Asteburuko planak

Asteburuko planak

Denborarekin, meatzaritza-ustiategi izan zena aisialdirako toki bihurtu da; trenbidea pasealeku bihurtu da, eta behinola lana zena, gaur kirola da. Horrexegatik, meatzaldea ezagutu beharreko lekua da; bertan, kirola egin daiteke (eskalatzeko toki ugari dago, golfa egiteko lekuak, mendiko bideak zein bide asfaltatuak, paseatzeko, korrika egiteko, bizikletan ibiltzeko...), dastaketa gastronomikoak (Zugaztietako babarrunak ospetsuak dira) edo kultur bisitak (meatzaritza-arrastoen ondarea, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, El Pobaleko burdinola...).
Aldi berean kirola, gastronomia eta kulturarekin gozatu ahal izateko jarduerak eskaini nahi ditugu Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.
Ibilbide hau eta “meatzaritza-paisaiak” atala osatzen duten udalerrietan aurkituko dituzun beste hainbat ere museoko gida espezializatuen laguntzarekin egin daitezke.
Beraz, paisaia hauen edertasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera daukazu hemen, Bizkaiko MEATZALDEA osatu duten xehetasun eta historiak pausoz pauso ezagutzeko aukera.

1. Bidea: Meatzaritzaren Museoa (Zugaztieta)
2. Bidea: Meatzaritzaren Museoa (Gallarta)
3. Bidea: Meatzaritzaren Museoa (Ortuella)
4. Bidea: Meatzaritzaren Museoa (Galdames)
5. Bidea: Asteburuko plana

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 27/11/2019
Departamento: Información