Erakusketa ibiltaria da, eta kartoi lumazko azalpen-panelekin osatuta dago. Bakoitzak 121 x 91 cm ditu. Garraioa eta muntaketa errazten dituen sistema tradizional bat da.
Erakusketa hau osatzen duten 31 paneletatik, 29tan karga-lekuen azalpen labur bat ikus dezakegu, karga-lekuak erabiltzen ziren garaiko argazkiekin lagunduta, gaur egun nola dauden erakusten duten argazkiak eta oraindik ere gordetzen diren arrastoenak. Erakusketa honen helburu nagusia Bizkaiko Meatzaldean izan ziren mineral karga-lekuetan erabili ziren sistemak ezagutzera ematea da; izan ere, Bilboko Itsasadarra eta Kantauri itsasoko eskualde osoa horrelako karga-lekuekin beteta egon ziren.
Mailegu-hartzaileak nahi dituen panelak hautatu ahal izango ditu, eta erakusketa egokitu ahal izango du bere erakusketa-beharren eta irizpideen arabera.
Argibide gehiago hemen