2014ko urriaren 11an, 50 urte betetzen dira Ortuellako Granada auzoko ezbehar lazgarria gertatu zenetik. Egun horretan apurtu baitzen Orkonera Konpainiak Granada errekaren sakaneko goiko aldean zeukan lohi-dekantazioko baltsa.
Azken mende erdian, ezbehar hau bizirik egon da Ortuellako herri memorian eta panel ezberdinak eta orain arte ezezaguna izan den informazioa batuz, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak hondamendi horren biktimenen aldeko omendaldia egin nahi du, halako munta izan zuen gertaera sekula ahaztu ez dadin.