Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Aktualitatea > Agenda

Agenda

LAN-ISTRIPUAK ETA PREBENTZIOA XIX-XXI MENDEAK
2020/03/05
Lan-istripuak beti egon dira eta daude lan-jarduerari lotuta. XIX. mendearen amaiera arte, ezbeharrak baino ez ziren. Langileak egoera zailean uzten zituzten, behin-behinean edo betiko gelditzen baitziren familiaren edo haien enplegatzaileen edo ongintzaren mende.
Urte haietan, Bizkaiko burdinaren meatzaritzan oso ugariak izan ziren; hainbesteraino non 1880ko hamarkadatik aurrera patronoek meatzarientzako ospitaleak eraiki baitzituzten eskualdean, zauritutako langileak artatzeko.
Estatuak, 1900. urteaz geroztik, patronalaren erantzukizuna arautu zuen Espainian, laguntza eta erreparazioa emateko betebeharrarekin. Pixkanaka, prebentzio-neurriak sustatu ziren, eta laneko segurtasun eta osasunerako mekanismoak bultzatu ziren.
Erakusketa hau Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko eta OSALANeko materialekin eginda da, eta prozesu historikoaren zirriborroa marraztu nahi du, langileen arriskuarekiko esposizio hutsetik gaur egungo problematiketaraino. 

Agenda:

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 12/04/2024
Departamento: Dirección