Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Aktualitatea > Agenda

Agenda

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
2019/09/17
ONDAREA PLAZARA! Gure Kultur ondarea, plazara. 
Informazioa eta erreserbak: 94.636.36.82 eta informacion@meatzaldea.eus

MEATZE KANTINA, ONDARE TOKIA. Bisitaldi gidatua (Leku-kopuru mugatua)

Peñusco Mendiola Kantinara egingo dugun bisitaldi gidatuan, XIX. mendearen hasierako meatze-herri bateko jolas-jarduerak nolakoak ziren gogoraraziko ditugu. Garai hartan, kantina zentro soziala zen; bertan emakumeek eguneroko erosketak egiten zituzten eta langileek ardoa edaten zuten lanaldi luzea bukatu ondoren. Batzuek zein besteek, gainerako bezeroekin elkarrizketan hasteko, harremanak izateko eta, azken finean, aisia-txolarte urriak bizitzeko erabiltzen zuten kantina. Hortaz, meatze-herri haien ondare ukiezina ezagutu eta hori ez ahazte lortuko dugu.

Eguna eta ordua: Urriaren 17a eta 31, ostegunak, 18:00etan

UMEEN JOLASAK PLAZAN. Umeentzako jarduera (Leku-kopuru mugatua)


Gure kultur ondareak adierazpen ugari ditu. Horietako asko, esaterako, umeen jolasak, ia oharkabean gertatzen dira. Objektu xume batzuk, irudimen pixka bat eta ume-talde bat besterik ez dute behar izaten gauzatu ahal izateko. Antzinean, gure plazak jarduera horiekin betzen ziren egunero. Gaur egun, berriz, ez ditugu apenas gogoratzen. Hori dela eta, jarduera horren eskutik, haiek Bizkaiko ondare ukiezinaren zati gisa aldarrikatu nahi ditugu: Museoko langileen laguntzarekin, haurtzaroko jolas haiek gogora ekarriko ditugu, ahantz ez daitezen. 

Eguna eta ordua: Urriaren 3a eta 24a, ostenguna, 17:30ean. 





Informazio gehiago

Agenda:

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 12/04/2024
Departamento: Dirección