Literatura y Minas en la España de los Siglos XIX y XX
Deskribapena:
EGILEA: Del Miro Coto, Benigno
HIZKUNTZA: Gaztelania
Meatzarien gaia lantzen duen literatura literatura sozial deritzon atalaren barruan sartzen da; gainera, gaztelaniazko letretan tradizio historiko handia dute horrelako lanek. Literatura mota horrek bi eginkizun nagusi ditu: batetik, industrializazio-prozesuaren etapa bakoitzean, errealitate sozial baten bilakaera kontatzen du, eta, bestetik, oihartzun handi eta sakona duen mitologia propioa sortzen du. Laneko beste sektoreen artetik, batek ere ez ditu literaturako orrialdeak horrenbeste tindatu; nola ez, industria-iraultzaz geroztik sortutako dinamika soziopolitikoan meatzaritzak paper hegemonikoa izan duelako gertatu da hori. Meatzaritzari buruz idatzi da olerkietan, ipuinetan, antzerkian, eleberrietan eta herri kantutegian. Edukiari dagokionez, zenbait gai errepikatu ohi dira, pertsonaia, argudio eta girotzeari eragiten diotenak. Hizpide izan ohi diren gai horiek eraginkortasun erretoriko izugarria duten ikur-sare baten mesedetan erabiltzen dira, eta ikur horiek, bestalde, oso maiz erabili ohi dituzte denboran zehar meatzaritza modu artistiko batean islatu nahi izan dutenek. Literatura horri, maiz, tentsio ideologiko handia erantsi ohi zaio, eta horrek behartu egiten ditu gatazkaren parte diren indarrak eta haien ordezkari diren erakundeak gertatzen dena idatziz jasotzera. Horixe gertatuko da, hain zuzen ere, 1934ko urrian Asturiasen gertatuko diren gertakari iraultzaileekin ere.
TIPOLOGIA: Historia 24 x 17 zm – 500 orri – Azal biguna
20,00 €