Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Historia eta toponimia

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

Concejo de Ortuella 1930 - 1940

Deskribapena:

EGILEA: Juan Ignacio Rodríguez Camarero
HIZKUNTZA: Gaztelania

DESKRIBAPENA:
XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkada, Espainiako estatu osoan eta, ondorioz, baita Ortuellan ere, gertaera eta sentimenduetan oso asaldagarria eta bizia izan zen.

Urte horietan gertaera asko gertatu ziren: Primo de Riveraren diktadura amaitu, Alfontso XIII.a alde egiterakoan monarkia borboitarra erori egin zen,  Bigarren Errepublika aldarrikatu zen lehen aldi aurrerakoiarekin eta bigarren kontserbadore batekin, 1934ko urriko greba iraultzailea, Fronte Popularraren garaipena 1936ko otsailean, urte bereko uztaileko estatu-kolpe militarra, Gerra Zibil gordina eta, azkenik, frankisten garaipena eta diktadura berri baten ezarpena.

Gertakari guzti hauek Ortuellako gizartean alaitasun eta emozio sentimenduak eragin zituzten, ematen ari ziren aldaketa politikoak zirela eta, hasten ari zen etapa errepublikano berriarekiko ilusioa, lortutako aurrerapen sozial urriek eragindako gogogabetasuna, gobernu eskuindarrek egindako politikak eragindako frustrazioa, altxamendu militarrak eragindako amorrua eta urradura, gerra garaian erregimen demokratikoa defendatzeko adorea, entrega eta samina, eta, azkenik, oinaze eta errepresio olitiko handia diktadura frankista ezarri ondoren.


Ikerlan historiko honek urte horietan herriko bizimodua nolakoa zen islatzen du, Ortuellako tokiko historiografiari ekarpen txiki bat egin nahi dio eta, batez ere, ahanzturatik erreskatatu nahi du eta historiarako gorde nahi du gertakari horien guztien protagonista izan ziren eta bestela ahaztera kondenatuko liratekeen ortuellar askoren nortasuna.

TIPOLOGIA: Narratiba – 30 x 21 zm– 392 orri – Azal gogorra

30,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 13/04/2024
Departamento: Información