Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Dolores Ibarruri "Pasionaria"

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

Pasionaria, bere bizitza. Irakurketa erraza

Deskribapena:

EGILEA: Alberto Bargos Cucó
ILUSTRATZAILE: Elena Ciordia
HIZKUNTZA: Euskera

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.

LABURPENA:
Dolores Ibarruri Gómez, “Pasionaria”,
Gallarta herrian jaio zen 1895ean.
Bere familia meatzaria izan zen.
Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen
baina etxean ez zeukaten behar beste diru.
Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.
Pobrezia gorrian bizi ziren
baina mundua alda zitekeela uste zuen.
Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen
eta egunkarietan idazten hasi zen.
Bere lehenengo artikulua “Pasionaria” ezizenez sinatu zuen.
Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.
Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.
Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.
Azkenean, Franco jeneralaren faxistek
gerra irabazi zuten.
Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.
Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru
aukeratu zuten.
Demokrazia berpiztu zen
eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.
Berriro, diputatu hautatua izan zen.
Mitin askotan ibili zen
eta etengabe idazten jarraitu zuen.
1989an, 93 urte zituela, hil zen.


TIPOLOGIA: Narratiba – 17 x 24 zm– 80 orri – Azal gogorra

19,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 13/04/2024
Departamento: Información