Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Dolores Ibarruri "Pasionaria"

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

La hija del artillero

Deskribapena:

Egilea: Fermín Gongeta
Hizkuntza: Euskera
Deskribapena:

Dolores Ibarruriren bizitzako zati baten inguruko eleberria da; hamabost urterekin 1910eko greba handian modu aktiboan parte hartu zuenetik 1939an Madril frankisten eskuetan erori zen arteko garaia. Pasionariaren irudia berpiztu egiten da orrialde hauetan, ahulenen alde egin zuen borroka nekaezina ekartzen digu gogora. Egileak ez du haren oroimena mito gisa aldarrikatzen, baizik eta boteretsuen aurkako errebeldiaren adibide gisa. Hala ere, ez zuen beti asmatu, eta horretaz jabetzen zen. Protagonistaren bizipenen bitartez, eleberriak argazki bat aurkezten digu, eta bertan zenbait gai agertzen dira, besteak beste Bizkaiko meatzaldeko bizi-baldintzak zein miserableak ziren, erlijioa nola erabiltzen zen gizarte-kontrolerako eta alienaziorako, bertakoen eta etorkinen artean nolako tentsioa eta elkar ulertu ezina zegoen, garai hartako langileen borrokako mugimenduaren barruan zer nolako gatazkak zeuden, Errepublikaren etorrera, emakumeen eskubideak aitortzearen aldeko aldarrikapenak, eta kolpe militarraren gakoak, eta hark ekarri zuen gerra zibilarenak. Aldi berean, irakurleak beste zenbait pertsonaia ere aurkituko ditu, behar bezain beste gogoratzen ez direnak, besteak beste Perezagua, Prieto, Isaac Puente, Irujo, Galíndez edo Jesús Monzón. Eleberri honetan, irakurleak XX. mendean funtsezkoak izan diren gertakariak ezagutuko ditu, gaur egun arteko ondorioak izan dituzten gertakariak.

TIPOLOGIA: Eleberria
13,5 x 21,5 cm
350 orrialde. - Azal biguna

16,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 13/04/2024
Departamento: Información