Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Ibilbideak eta lekuak

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

Las haizeolas en Bizkaia

Deskribapena:

EGILEAK:
Uriarte Bautista, Aitor
Amiano Bonatxea, Iratxe

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertu, zaindu eta ezagutaraztea du helburu. Meatzaritzak, izan ere, Euskal Herriaren nortasuna sakonki markatu du. Horregatik, lokal itxi batean eduki ezin diren edo hala edukitzea komeni ez den meatzaritza-arrastoak "in situ" berreskuratzen hasi nahi du Meatzaritzaren Museoaren Kultur Elkarteak. Ondasun higiezin horiek berreskuratuta, haiek hondatu edo inork lapurtzea eragotzi nahi da. Meatzaritza-ustiategietako industria-arrastoak eta azpiegiturak "in situ" katalogatu eta zaharberritzea da asmoa, besteak beste kaltzinazio-labeak, garbitokiak, karga-lekuak, haizeolak, tunelak edo baita galeriak ere. Baina berreskuratze-lan horrekin batera, ingurumena babesteko lana ere egin behar da, arrasto horiek dauden tokia, hala arrasto horiek inguru egoki batean ezagutu eta miretsi ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da lan horrekin batera zabalkunde-lan bat ere egitea, argitalpenak atera eta ahalik eta gehien hedatuta, hartara herritarrei "aire libreko" beste museo hori ezagutarazteko; izan ere, oso hurbil egon arren, oso ahaztuta dago, eta beharbada, arreta beharrean. Jarduera horren emaitza da haizeolei buruzko argitalpen hau.

TIPOLOGIA: Meatzaritza - 18 x 25 cm - 96 orrialde.- Azal biguna

9,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 13/04/2024
Departamento: Información