Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Areilza medikua

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

El Doctor Areilza, médico de los mineros

Deskribapena:

Deskribapena:

EGILEA:
Montalban, Josu

Ibilbide profesional ikusgarria egin arren, gizaki gisa egin zuena ez zen gutxiago izan: Areilza doktorea ezinbesteko pertsonaia bihurtu zen garai hartako Bilbo hirian. Liburuaren egilea medikua da, biografia honetako protagonista bezalaxe; pertsonaiaren barrura sartzeko lan handia egin du, haren arima anizkoitza behatu du barnetik, eta irakurleei eskaini die Areilza doktorearen irudi maitagarria, zeinaren bokazioa partekatzen baitu. Gainera, doktorearen bizitza kontatzen duen bitartean, era guztietako pertsonaiak aurkezten ditu: Miguel de Unamuno, Sabino Arana, Telesforo Aranzadi, Pedro Jiménez, Gutiérrez Abascal eta beste hainbat eta hainbat izen, garai hartan garrantzi historiko handiko uneetan bizi izan zirenak, nork bere alorrean. Haiek desagertu zirenean, Bizkaia osoaren espiritua erabat hunkitu zen. "Bilbo Hirian, Abanto eta Zierbenan eta Portugaleten -semeaz ari gara berriro- haren izena gogoratu zuten kale eta plazetan. Gorlizen, Foru Aldundiak monumentu bat egin zion, eta Basurtuko Ospitale Zibilak ere bai, lorategietan. Trianoko Ospitaleak oroitarri hunkigarri bat eskaini zion". Lan honetan Enrique de Areilzaren, hots, Areilza doktorearen bizitza eta obrari buruzko ikuspegi egoki bat dago irakurgai.

TIPOLOGIA: Biografia - 16,5 x 23,5 cm - 181 orrialde. - Azal biguna

15,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 18/06/2024
Departamento: Información