Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Denda

Online denda / Liburuak / Ikerlana

Erosketa-gurditxoa (0)

Bidalketa gastuak

Salgai:

KOBIE. ARQUEOLOGÍA Y PALEOSIDERURGIA PREHIDRÁULICA EN BIZKAIA (S.III-XIV) TRAS LAS HUELLAS DE LOS ANTIGUOS FERRONES.

Deskribapena:

KOBIE. ARQUEOLOGÍA Y PALEOSIDERURGIA PREHIDRÁULICA EN BIZKAIA (S.III-XIV)
TRAS LAS HUELLAS E LOS ANTIGUOS FERRONES.

Deskribapena

EGILEA: Fco. Javier Franco Pérez

Lan honen helburua erromatar garaian eta Erdi Aroan teknologia aurrehidraulikoa erabiliz garatu zen burdin ekoizpenaren azterketa egitea da. Bizkaiko lurraldea aukeratu da aztergai, bertan burdin oxido aberatsez osatutako mea-azaleratze ugari baitaude. Lurralde horretan miaketa sistematiko bat burutu da eta guztira 163 produkzio-gune aurkitu dira. Horietatik %11a datatu da eta, ondorioz, K.o. III eta K.O. XIV mende arteko datuak lortu dira. Gainera, hainbat haizeoletan indusketa intentsibo eta selektiboak egin dira, burdin-ekoizpen aurrehidarulikoaren teknologia eta ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin. Lan horiek beste zenbait ikerlanekin osatu dira: batetik, antzinako teknologia eta ekoizpen-ondakinen azterketa metalografikoak egin dira. Horrez gain, ondare hori balioan jartzeko ekimen garrantzitsuak burutu dira.

Lan horren ondorioz emaitza hauek nabarmendu behar dira: batetik, Erdi Aro Beteko haizeoletan garatzen zen kate tekniko-operatiboa zehazteko aukera lortu da; bestetik, erromatar garaia eta Erdi Aro artean emandako burdin ekoizpen eta banaketa prozesuen interpretazio eredu bat proposatu da. Azken emaitza horrek Euskal Herri osoko lurraldeen arteko erlazio sistema konplexu baten berri ematen digu, lurraldearen azterketa arkeologiko-sozial berriei ateak zabaltzen dizkiona.

TIPOLOGIA: Arkeologia - 21 x 30 zm - 131 orrialde. - Azal biguna

15,00 €

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 27/07/2024
Departamento: Información