Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteko Bazkideen Programa
Gure erabiltzaileak “Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea” programako kideak izan ahalko dira. Horretarako, altarako on line eskabide-orria bete besterik ez dute. Hautatutako aukeraren arabera, bankuko helbideratzearen bidez egin ahal izango da ordainketa, emandako kontu-zenbakian. Bi kasuetan, MMKEk bankuko datu horiek gordeko ditu, programako urteko berriztapenak kudeatzeko. Dena dela, datu horiek zuzendu, ezeztatu edo ez tratatzeko erabakia hartu ahal izango da edozein unetan, datu pertsonalak babesteko dugun politikan zehaztutako baldintzak kontuan hartuta.
Programaren abantailak:
- Museorako doako sarrera.
- Eurekin datozenentzako deskontuak museoko sarreretan.
- %10eko deskontua dendan salgai dauden artikuluetan; eta %20koa, EHMMFk argitaratutako liburuetan.
- EHMMFk eta MMKEk antolatutako ekitaldi esklusiboetako partaidetza.