PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak jakinarazten dizu bildutako datuak webguneko harremanen fitxategian gordeko dituela, zuk zeuk egindako informazio-eskabidea kudeatu ahal izateko.

Gure webgunearen bitartez, ez da erabiltzaileen inolako datu pertsonalik bilduko euren baimena eduki gabe, eta hirugarrenei ere ez zaizkie lagako. Erabiltzaileek, gainera, datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta ez tratatzeko eskubidea erabili ahal izango dute, ezarri beharreko arauaren arabera. Horretarako, idazkia bidali beharko dute helbide honetara: EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA FUNDAZIOA, Administrazio Saila, Campodiego auzoa z.g., 48500, Gallarta (Bizkaia).

Gure webgunean datuak biltzeko agertzen diren eskabide-orrietan besterik adierazten ez bada, erabiltzaileek www.meatzaldea.eus webgunearen bidez egindako eskaera artatzeko eta kudeatzeko baino ez dira datu pertsonalak bildu eta tratatuko.

Honako hauxe izan daiteke helburua:

1. Erabiltzaileek www.meatzaldea.eus webgunean bertan erabilerarekin lotuta onartu dituzten baldintza orokor eta partikularrak betetzen direla egiaztatzea (esate baterako, gure on line dendan produktuak erostean).

2. Gogobetetasunari buruzko azterketak egitea, datuak eguneratzea eta erabiltzaileen zein Museoko Lagunen Programako kideen partaidetza izan duten jardueren argazkiak argitaratzea.

3. Erabiltzaileak meatzaldea.eus webgunearen bidez EHMMFri egindako eskabideak, kontsultak edo iradokizunak artatzea.

4. EHMMFk edo MMKEk antolatutako ekitaldietarako gonbitak bidaltzea.

Erabiltzaileei eskabide-orrietan eskatutako datu pertsonalak derrigorrezkoak izango dira, kasuan kasuko eskabide-orrian aurkakoa adierazten ez bada. Erabiltzaileek eskatutako derrigorrezko datuak ematen ez badituzte, EHMMFk ezin izango du kasuan kasuko eskabide-orria bideratu. Datu pertsonalak sartzean, erabiltzaileek egiazkoak direla eta eurei buruzkoak eta ez hirugarrenei buruzkoak direla bermatu beharko dute. Erabiltzaileek onartu egingo dute erantzule bakarrak izango direla emandako informazioa behar bestekoa ez bada edo zuzena edo egiazkoa ez bada. Era berean, betebehar horiek ez betetzeagatik EHMMFri edo hirugarrenei eragindako kalte-galeren erantzuleak ere izango dira.