Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Bilduma > Mailegua eta lagapenak

Mailegua eta lagapenak

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, besteak beste, meatzaritzaren historia ezagutzera ematea du helburu. Horretarako, hainbat erakunderekin kolaboratzen du (museoak, kultur erakundeak edo udalerrietako erakundeak), tartekako maileguen bitartez (aldi baterako erakusketak eta ekitaldiak), edo iraupen luzeagorako materiala utzita.

Gaur egun, erakunde hauexek dute gure museoak utzitako materiala, beren erakusketetan:

  • SAN TELMO MUSEOA (Donostia):
    Mailu bat, aitzur bat, eskuare bat, pikotx bat, bi saski, eta jatorrizko bagoneta bat, trenbide eta guzti.
  • EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz):
    Egurrezko platoak eta 20kg, 5kg eta 1kg-ko pesak dituen erromatar balantza, eta Bizkaiko burdina-mineral desberdinen laginak.
  • PEÑAS NEGRAS INTERPRETAZIO ZENTROA (Ortuella):
    Zentroaren kanpoaldea girotzeko, katetxodun hiru bagoneta dituzte, trommel bat, bi astorekin osatuta zegoen antzinako ontzi-lerroaren zati bat, bi ontzi eta kontrapisuak.
  • BARAKALDOKO UDALA:
    Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak meatzeetako bagoneta bat jarri zuen 2013an Nerbioi ibaiko karga-leku adierazgarrienetako baten arrastoetan: Erreketako karga-lekuan.
  • TRAPAGARANGO UDALA:
    2014az geroztik, Meatzaldean erabili ohi ziren antzinako bi bagoi daude Trapagarango Zugaztieta meatzari-auzoaren sarrerako biribilgunean.
  • ABANTO-ZIERBENAKO UDALA:
    2013an, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak katetxodun bi bagoneta utzi zituen Gallarta Zaharra parke berrian jartzeko, Kontxa II. Meatzearen ondoan.
  • AYUNTAMIENTO DE ORMAIZTEGI:
    Tras la forma de un convenio de colaboración con el Ayuntamiento de Ormaiztegi ( Gipuzkoa) el museo cedió una vagoneta de cadenilla de su colección para su instalación en el municipio.
  • MUSEO DEL ATHLETIC CLUB:
    Una vagoneta de madera propiedad del Museo de la Minería del País Vasco está prestada mediante un acuerdo al Museo del Athletic (Bilbo).
  • SANTURTZI ITSASOA MUSEOA:
    Debido a la antigua unión entre el municipio minero de Ortuella y el marinero de Santurtzi, varias piezas del museo fueron cedidas al Santurtzi Itsasoa Museoa. Pueden verse así una barrena, un pericacho, mineral y herramienta propiedad del Museo en la localidad portuaria desde 2017.
Gure funtsetako bat aldi baterako erakusgai jarri nahi izan lezakeen erakunde edo entitate bateko arduradun bazara, irakurri arretaz piezak maileguan uzteko erabiltzen ditugun irizpideak, eta jar zaitez gurekin harremanetan. Zein tramite egin behar duzun azalduko dizugu.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81