Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Bilduma > Funts museografikoak

Funts museografikoak

Kategoria hori era askotako objektu ugarik osatzen dute. Jantziak daude, hala nola postako langileek erabili ohi zituzten antzinako uniformeak, edo meatzeak zaintzen lan egiten zuten zinpeko zaintzaileenak, edo suhiltzaileen objektuak, makineriaz aparte. Horixe da gure museoaren bilduma nagusia. Zundaketak egiteko eta burdinaren minerala erauzi, garraiatu eta tratatzeko erabiltzen ziren piezak bereziki aipagarriak dira. Halaber, sutegietako pieza ugari ere baditugu, eta hemengo burdinaz egindako nekazaritza-lanabesak. Bizkaiko eta Kantabriako meatzeetatik datoz gehienak, eta gutxiago izan arren, Gipuzkoakoak ere badaude.

0

Meatzeetako erauzketa eta lanarekin zuzenean lotutako piezak bereziki nabarmentzekoak badira ere (pikotxak, palak, mailuak, saskiak edo garraiorako tresnak, genefonoak, kaskoak eta abar), garai hartako eguneroko bizitzarekin lotutako beste elementu asko ere badaude (arropa, uniformeak, antzinako altzariak eta etxeko gainerako tresnak).

Azken batean, Museoak elementu sorta paregabea eskaintzen du, eta hari esker bisitariak irudikatu egin dezake, modu orokor baina osatuan, nolakoa zen bizitza Meatzaldean XIX. mende amaieratik ia gaur egunera arte.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81