Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Bilduma > Funts dokumentalak

Funts dokumentalak

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko artxibategi historikoa, funtsean, enpresa-artxibategia da. AHV, Cía. Minera de Setares (Kantabria), Familia Solano edo Agruminsa etxeek osatzen dute ia artxibategi osoa; dokumentu horietan gai teknikoak azaltzen dira (instalazioak, planoa, mapak eta abar), bai eta gizarte- eta lan-harremanei buruzkoak ere (ekoizpen-katearen antolamendua, osasungintza, laneko gatazkak).

Funts handi horiei beste bi gehitu behar zaizkie; batetik, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea garatu den neurrian osatuz joan den Funtsa, meatzaritzaren munduarekin eta haren zabalkundearekin lotutako era guztietako lanak, ikerketak, proposamenak eta proiektuak biltzen dituena.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko artxibategia edozein herritarrek kontsulta dezake. Funts dokumentalak kontsultatzeko, gomendagarria da aldez aurretik museoarekin harremanetan jartzea, helbide elektroniko honen bidez: documentacion@meatzaldea.eus.

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81