Aleneko parke tematikoa
Sopuerta
Alen mendiaren magalean, Olabarrieta Beheko eta Goiko auzoetatik gertu, Sel eta Alenen, mila inguru biztanle zeuden mende hasieran. Oso gauza gutxi gelditzen da hango jatorrizko egitura eta eraikinetatik -okindegia, haragi-denda, kooperatiba, kantinak, farmazia-botikina, frontoia, eskolak, indar publikoaren kuartela, eta San Luis Ermitako erlijio-zerbitzuak-. Haien lekuan natura-parke tematikoa dago, eta hogeita hamar hektareako aisialdi-eremu polit bat; han oinez ibil daiteke, behar bezala egokitutako bidexkak baitaude, mendiko bizikletan ibili, edo rokodromoan aritu.
http://www.sopuerta.biz/eu-ES/Turismoa/Ibilbideak/Orrialdeak/RutaporelparquetematicodeAlen.aspx
|
|