Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Aktualitatea > Asteburuko planak

Asteburuko planak

Zugaztieta
Trapagaran
Zugaztieta (Trapagaran) ezagutzea da Museoko bisita osatzeko modu logikoena. Gaur egun erraz irits daiteke hara, Gallarta eta Zugaztieta elkartu eta Barga auzotik pasatzen den errepide berritik. Zugaztieta herri meatzari baten adibide paregabea da; kale paraleloak ditu, estu-estuak, Magdalena elizan elkartzen direnak. Han, oraindik ere, meatzarien etxebizitza batzuk gelditzen dira. Herriaren ingurua ere erakargarria da, antzinako meatzeak urez bete izanaren ondorioz laku artifizial ugariz inguratua baitago; ingurua erabat seinalizatua dago gainera, panelen bitartez.


Planak:

Ibilbide hau eta “meatzaritza-paisaiak” atala osatzen duten udalerrietan aurkituko dituzun beste hainbat ere museoko gida espezializatuen laguntzarekin egin daitezke.

Beraz, paisaia hauen edertasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera daukazu hemen, Bizkaiko MEATZALDEA osatu duten xehetasun eta historiak pausoz pauso ezagutzeko aukera.

Interesatuta bazaude edo zalantzarik baduzu,

jarri gurekin harremanetan:

Izen-abizenak:* Harremanetarako telefonoa:* Helbide elektronikoa:*

Los campos marcados con asterisco * son obligatorios

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81

Última actualización: 27/11/2019
Departamento: Información