Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.
Aktualitatea > Jarduerak

Jarduerak

Udalekuak
“Gallarta meatza baino lehen eta ondoren"


Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren lekukorik xarmangarriena ondoan dagoen Concha II meatza dugu, Euskal Herrian gauzatutako mineral ustiapenaren aztarna. Meatza honen gaine-an antzinean Gallarta herria zegoen, lekuz aldatu zutena hain zuzen.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak urteroko jarduerako programazio barruan tailer didaktikoa proposatzen du hiri-koloniei zuzenduta. Tailer honen lantzearekin lortu nahi diren helburuen artean nabarmentzen dira:

           • Industrializazioaren gizartearen ezaugarriak eta ondorioak ezagutzea.
           • XX. mende hasierako langile klaseen bizimoduaren eredua sustatzea umeen artean
           • Bizimodu hartako eta gaurko bizimoduaren arteko paralelismoak ezartzea.

Jarduerak hiru sailetan banatuko dira:
 
           • Museoan zehar egindako bisitaldi gidatua.
           • “Meatzaritza Euskal Herrian” filmaren proiekzioa, meatzarien eguneroko lana azaltzen den marrazki bizidunetako filma.
           • Tailer didaktikoa.

Jarduera bakoitzean 40 edota 50 partaide inguru parte hartzeko aukera izango dute eta iraupena egindako tailerraren arabera izango da.
 
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoarekin hitzarmena duten Udaletxeek jarduerak doan izango dituzte. Beste Udaletxe guztientzako 4€ ume bakoitzeko materiala barne.

Beste ekitaldiak eta datak hitzartzeko deitu 94-636.36.82 telefono zenbakira eta informacion@meatzaldea.eus

Kontaktua

Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.

Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) Bizkaia

Telefonoa 94 636 36 82 · Faxa 94 636 05 81