8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Haurrek, bisita gidatu horretan, mineralak eta fosilak bereizten ikasiko dute, eta, hala, mineral eta fosilen oinarrizko ezaugarriak ezagutuko dituzte, zein aldaera dauden, eta mineralek zein erabilera izan ditzaketen. Bisita egin ostean, areto berean, erakusgai dauden mineral eta fosilen ezaugarri desberdinak behatu ahal izango dituzte. Gero, “Nire harri magikoak” izeneko koaderno didaktikoa banatuko zaie, jasotako informazioarekin osatu dezaten eta, azkenik, fosilen tailer batean beren fosilak egin ahal izango dituzte. Jarduera amaitu ondoren, koadernotxoa eta fosilaren erreplikak etxera eraman ahal izango dituzte.
Tarifak kontsultatu