Bizkaiko burdina: Natura eta historia
Ekoetxearekin batera egindako jarduera
Norentzat:
Lehen Hezkuntzako, DBH, Batxilergoa, heziketa Zikloak, Lanbide-Heziketa eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra egiten ari diren ikasleentzat.
Helburuak:
• Paisaiaren interpretazioaren bidez, Bizkaiko bilakaera sozio-ekonomikoaren funtsezko eremuetako bat ezagutzea.
• Gizakiaren jarduerak Meatzaldeko paisaian dituen ondorioak interpretatzea.
• Meatzaritzaren inplikazioak ezagutzea: lan egiteko eta bizitzeko moduak, garapen ekonomikoa, demografia, etab.
• Burdin meatzaritzak Bizkaiko ingurumen-, historia-, Ekonomia-eta gizarte-bilakaeran zuen garrantzia ulertzea.
JARDUERAK
Jarduerak bi zati ditu: ibilbide didaktikoa Zugaztieta inguruan eta bisita gidatua Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora.
• Ibilbide didaktikoa: gizakiaren ekintzak erabat eraldatu zuen ingurune berezi honetako elementu bereizgarrienak aztertu eta
interpretatuko dira: geología, flora, putzuak, harrobiak, azpiegiturak…
• Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: meategietako lan eta bizi baldintzak ezagutzeko bisita gidatua, museoak duen bilduma
bikainaren bitartez: erremintak, makneria, mineralak, koadroak, etab.
Jaruderaren iraupena:
3 ordu. Taldea handia bada, azpitaldetan banatuko da, eta azpitalde horiek programaren bi zatiek batera egingo dituzte.
|
|